Izena emanInformazio gehiago

Berriak

Heroiak

Heroiak

Gehiago ikusi

Irene Sánchez-Escribano eta Hassan Chani izan dira Donostiako Nazioarteko Krosaren irabazleak

Euria, txingorra, haizea, hotza, lokatza… Irudietan argi eta garbi ikusi daiteke nolakoa izan den Donostiako Nazioarteko Krosaren 64. edizioa. Sekulakoa!! Irene Sánchez-Escribano eta Hassan Chani (Barein) izan dira azkarrenak Donostiako hipodromoan, emozio handiko bi lasterketetan.

Gazteen lasterketak ospatu eta gero, emakumezkoen proba absolutuaren txanda iritsi da hipodromoan. 12:30etan hasi da, euririk gabe. Baina… Ura Donostiara iritsi da, eta baita hipodromora ere. Faborito nagusiek elkarrekin korri egin dute lasterketaren parte garrantzitsuenean zehar. Baina, azken itzulian, Irene Sanchez-Escribanok erritmo aldaketa handia egin du eta Toledoko atleta honek garaipena lortu du. Bigarren postuan Carla Gallardo sailkatu da eta hirugarrenean Belen Casetta.

Gizonen txanda iritsi da eta hotz haundiarekin hasi da; euririk gabe. Baina, segundu batzuk pasa dira eta sekulakoa bizi da hipodromoan. Haizea, txingorra… Makurtuta joan dira faboritoak. Albert Rop eta Hassan Chani, biak Bareingo atletak, lasterketa buruan ipini dira. Atzetik, erritmo bikainean, Nassim Hassaous Garcia. Pixkanaka-pixkanaka Bareingo bi atletak harrapatu ditu, baina, Chanik beste indar puntua zuen eta helmugan lehen sailkatua izan da. Hori bai, bigarren lekuan Nassim sailkatu da, eta hirugarrenean, aldiz, Rop.

Lasterketa politak hipodromoan ikusi ditugunak. Eta Donostiako Nazioarteko Krosaren partaide guztiak heroiak izan dira gaur. Benetazko krosa.

http://www.krosdonostia.com/sites/default/files/64_cross_internacional_san_sebastian_0.pdfEmaitzak
http://www.krosdonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/21_14.jpg?itok=M7UsWyqRhttp://www.krosdonostia.com/sites/default/files/21_14.jpghttp://www.krosdonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/18_16.jpg?itok=l5dL7-5Uhttp://www.krosdonostia.com/sites/default/files/18_16.jpghttp://www.krosdonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/11_15.jpg?itok=Sin67-8fhttp://www.krosdonostia.com/sites/default/files/11_15.jpg
Txapelak zain daude

Txapelak zain daude

Gehiago ikusi

Donostiako Nazioarteko Krosaren 64. edizioa ospatuko da bihar hipodromoan

Txapelak zain daude. Hipodromoan daude jada. Donostiako Nazioarteko Krosaren 64. edizioa ospatuko da bihar eta dena prest dago. Maila handiko ekitaldia biziko da Gipuzkoako hiriburuan. Lasterketak goizeko 10:00etan hasiko dira eta proba absolutuak, aldiz, 12:30etan (emakumezkoak, 8.500 metro) eta 13:15etan (gizonak, 10.500 metro). Eguraldia txarra izan da azken egun hauetan zehar eta, beraz, lokatza espero da hipodromoan. Donostiako Nazioarteko Krosa Euskadiko Master Txapelketa izango da aurten eta Gipuzkoako Txapelketaren parte baita ere.

Gizonezkoen lasterketan, Ayad Lamdassem, David Palacio, Fernando Carro, Tesfaye Deriba (Etiopia), Hassan Channi (Barein) eta Albert Rop (Barein) dira faborito nagusiak. Emakumezkoen lasterketan hurrengoak iznago dira protagonistak: Belén Casetta (Argentina), María Pia Fernández (Uruguay), Azucena Díaz, Maitane Melero, Zulema Fuentes-Pila, Elena García, Estela Navascues, Alessandra Aguilar, María José Pérez, Irene Sánchez-Escribano, Cristina Jordán...

Sarrerak
Sarrerak hipodromoko txarteldegietan 10 eurotan salduko dira. 12 urte baino gutxiagoko gazteek ez dute ordaindu behar.

 
http://www.krosdonostia.com/sites/default/files/hombres_-_gizonak.pdfGizonezko parte hartzailekahttp://www.krosdonostia.com/sites/default/files/mujeres_-_emakumeak.pdfEmakumenzkoak parte hartzaileakhttp://www.krosdonostia.com/sites/default/files/ibilbidea-recorrido_cross_ss.pdfIbilbidea eta ordutegia
http://www.krosdonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/albert_rop_0.jpg?itok=yV9hJMZNhttp://www.krosdonostia.com/sites/default/files/albert_rop_0.jpg
Asiako eta Espainiako dominadunak, Donostiako hipodromoan

Asiako eta Espainiako dominadunak, Donostiako hipodromoan

Gehiago ikusi

- Igandean, Donostiako Nazioarteko Kroseko 64. edizioa ospatuko da

- Sarrerak salgai daude jada Robers kirol dendan eta baita Gipuzkoako Atletismo Federazioan (sei euro); igandean, hipodromoan, hamar eurotan.

- Emakumezkoen lasterketan, antolatzaileek Espainiako atleta baten garaipena bilatu nahi izan dute. 

Donostiako Nazioarteko Krosa ospatzeko oso gutxi gelditzen da. Igande goizean, Donostiako hipodromoan, 64. edizioa ospatuko da. Urte hauetan zehar, munduko atleta hoberenak pasa dira Gipuzkoako hiriburutik, eta aurten ere, Europako, Asiako eta Espainiako txapelketetako dominadunak egongo dira. 

Astearte honetan, Donostiako Nazioarteko Krosa aurkeztu da Donostiako Udaletxean. Bertan, Eneko Goiak (Donostiako alkatea), Iñaki Iturriozek (Gipuzkoako Foru Aldundia), Raquel Olaizolak (BMW Lurauto), Amaia Andresek (Gipuzkoako Atletismo Federazioa), Patxi Larreak (Fly Group) eta Karel Lopezek (moderatzailea) hitz egin dute. Gipuzkoako zaleei gonbidapena eskaini diete. 

Zaleek garrantzia haundia izan dute kros honetan eta arrazoi horregatik sarrerak salgai daude jada. Non? Gipuzkoako Atletismo Federazioan eta Donostiako Robers kirol dendan. Urtarrilaren 26ra arte 6 eurotan salduko dira, eta urtarrilaren 27an, aldiz, 10 eurotan. Azken kasu honetan, hipodromoko txarteldegietan egongo dira eskuragarri. Gazteek (12 urte baino gutxiago) sarrera dohainik izango dute. 

Krosa Euskadiko master txapelketa izango da, eta baita Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria ere (kategoria guztietan). 

Emakumezkoen lasterketan, antolatzaileek Espainiako atleta baten garaipena bilatu nahi izan dute. 2011. urtean Nuria Fernandez izan zen Espainiako azken garailea. Eta madrildarrak orain dela aste gutxi goi mailako konpetizioa utzi zuen. 

Gizonezkoen lasterketan, aldiz, hainbat lekutako atletak bilduko dira: Espainiako, Europako eta Asiako txapelketetako dominadunak, esate baterako. 

GOI-MAILAKO ATLETAK

- Emakumeak: 

Maitane Melero: Espainiako txapelduna 3.000 eta 5.000 metrotan (2018) eta Europako txapelketako bederatzigarrena (10.000, 2018).

Alessandra Aguilar: bosgarren sailkatua 2013. urteko maratoiko Munduko Txapelketan.

Elena García: Espainiako Kros Txapelketako laugarrena (2018).

Irene Sánchez-Escribano: 3.000 metro oztopoetan Espainiako txapelduna (2017 eta 2018), Espainiako bigarrena krosean (2018) eta zortzigarrena Europako Txapelketan (3.000 metro oztopo, 2018). 

María José Pérez Moreno: Espainiako txapelduna 3.000 metro oztopoetan (2016).

Carla Gallardo: zazpigarren Munduko junior txapelketan (3.000, 2018) eta seigarrena Europako kros junior txapelketan (2018). 

- Gizonak:

Ayad Lamdassem: Espainiako kros txapelduna (2011, 2014 eta 2018). 

Fernando Carro: ANOC sariaren irabazlea (2018) eta Europako Txapleketan bigarren 3.000 metro oztopoetan (2018). 

Ouassim Oumaiz: Europako Kros junior txapelketan bigarrena.  

Hassan Chani (Barein): Asiako txapelduna (10.000 metro, 2018).  

Tesfaye Deriba (Etiopia): zazpigarren Munduko Txapelketan (3.000 metro oztopo, 2017).

Albert Rop (Barein): Asiako bigarrena 5.000 metrotan eta Rioko Joko Olinpikoetan zazpigarrena.  

Yago Rojo, Housame Benabbou, David Palacio, Nassim Hassaous, Daniel Arce, Javier Nagore…

KROSA EZAGUTZEKO BOST DATU

- Donostiako Nazioarteko Krosa 1956. urtean jaio zen. Urte bat lehenago, Nazioen Krosa ospatu zen (gaur egungo Munduko Txapelketa) Donostian. 

- Donostiak Nazioen Krosa hirutan antolatu du.

- Emakumezkoen lehen lasterketa 1971. urtean ospatu zen.

- Krosak 20 herrialdeetako garaileak izan ditu orain arte.

- Munduko atleta hoberenak egon dira hipodromoan. Emil Zatopek-ek, Urrezko Danborra jaso zuen bere garaian.

https://www.youtube.com/embed/ngU7MZwPTrc
http://www.krosdonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/aurkezpena_1.jpg?itok=JtUNkRgthttp://www.krosdonostia.com/sites/default/files/aurkezpena_1.jpg
Egun haundia gertu dago

Egun haundia gertu dago

Gehiago ikusi

Urtarrilaren 27an, hipodromoan, Donostiako Nazioarteko Krosaren 64. edizioa ospatuko da; sarrerak salgai daude jada

Donostiako Nazioarteko Krosa ospatzeko oso gutxi gelditzen da! Urtarrilaren 27an, hipodromoan, lasterketa honen 64.edizioa ospatuko da. Atletak munduko leku askotatik iritsiko dira helburu argi batekin: txapela lortu nahi dute. Gipuzkoako hiriburuan irabazteak sekulako garrantzia du. Magikoa da.

Garai desberdin batean bizi gara orain. Zalantzarik ez dago. Hala ere, kros honek zerbait berezia zuen, du eta izango du. Zaleek garrantzia haundia izan dute kros honetan eta arrazoi horregatik sarrerak salgai daude jada. Non? Gipuzkoako Atletismo Federazioan eta Donostiako Robers kirol dendan. Urtarrilaren 26ra arte 6 eurotan salduko dira, eta urtarrilaren 27an, aldiz, 10 eurotan. Azken kasu honetan, hipodromoko txarteldegietan egongo dira eskuragarri.

1956. urtean ospatu zen lehen edizioa

1956. urtean ospatu zen kros honen lehen edizioa. Ingalaterratik etorritako atletak izan ziren protagonista nagusiak. Geroago, maila handiko beste kirolariak etorri ziren Gipuzkoara: Abebe Bikila, Ron Hill, Mohamed Gammoudi, Rosa Mota, Carlos Lopes, Belén Azpeitia, Fernando Aguilar, José Miguel Maiz, Coro Fuentes, Steve Cram, Mirus Yfter, Abel Antón, Paul Kipkoech, Fermín Cacho, John Ngugi, Haile Gebrselassie, Deratu Tulu, Gebre Gebremariam… eta askoz gehiago.

Gaztetxoen txanda

Bi proba absolutuen aurretik, gaztetxoek aukera bikaina izango dute lokatzarekin gozatzeko. Kategoria ezberdinetako lasterketak ospatuko dira egun berdinean, hau da, urtarrilaren 27an. 

Kartelaren argazkiak Felix Sanchez -en eskutik

http://www.krosdonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/web_1.jpg?itok=ItqcjNBrhttp://www.krosdonostia.com/sites/default/files/web_1.jpg

Argazkiak

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
Irudi gehiago ikusi
Bideoa ikusi

Historia

h2
h3
h4
h5
h6
h7
h8
h9
h10
h11
h12
h13
h14
h15
h16
h17
h18
h19
h20
h21
Irudi gehiago ikusi

1955eko maiatzaren 19an Nazioen Krosa ospatu zen Lasarten. Gordon Pirie zen faborito baina gripe bat zela eta ohean geratu zen eta ezin izan zuen lasterketan parte hartu. Frank Sando ingelesa izan zen lehenengoa helmugara iristen. English Cross Country Union-en sekretarioak Mr. Richardson-ek, Gipuzkoako Atletismo Federakuntzari urtero Kros froga bat antolatzeko zirikatu zien eta honela hasi zen Donostiako Nazioarteko Krosa. Lehenengo edizioan, nafarroako Lucas Larraza parte hartu zuen. Lehen kilometroa 2m. 46segundutan burutu zuen baina ezin izan zuen lasterketa irabazi, pott egin bait zuen. Txikito de Arruiz lasterkari euskaldun hospetsua 1958. urtean parte hartu nahi izan zuen baina I.A.A.F.-k azterketa medikoa eta gero, espainiar afizionatuetan bakarrik parte hartzera baimendu zuten. Emil Zatopek irabazlearekin indarrak neurtu nahi zituen baina ez zioten utzi. Tramite asuntua izan zen, kirol asuntua baino. 
1. Donostiako Nazioarteko Krosa, 1956. urtarrilak 29an izan zen. Antolakuntza, Willy Koch zuzendutako afizionatu talde batek egin zuen. D. Jose Ignacio Imaz, Gipuzkoako Atletismo Federakuntzako lehendakariak, Pancho Gomez eta "La Voz de España" aldizkariak egin zuten gestioa. Gaur, ia 60 urte geroago, munduko krosik garrantzitsuena izatera iritsi da. 

Emakumezkoen Krosa, 1971etik aurrera burutzen da. Belen Azpeitia, 1973 eta 1975an bigarren geratu zen, Annie van de Kerkohf en aurka. 2.200 metrotan 8´04"8 ko marka egin zuen Belen-ek eta 8´02" 4 Annie-k.v Bernardo ANAUT.

DESKARGATU PALMARESA

 
Orain Kirolak Eusko Jaurlaritza Salto Eroski
Añarbe Hotel Amara Plaza Automoto Yamaha Diario Vasco
Robers Powerade Tximela Aizpurua
Aneto Cuétara Fundación Antonio Serrano Cruz Roja
Fly Group FAG FVA anoc RFEA